Batzar Nagusia eta Kontseilu Errektorea aukeratzeko hauteskundeak

Berri korporatiboak

2019/05/26

Batzar Nagusia eta Kontseilu Errektorea aukeratzeko hauteskundeak

Eusko Ikaskuntzaren urteroko Batzar Nagusia izango da ekainaren 14ean, ostiralez, 18etatik aurrera, Donostiako Miramar Jauregian.

Bertan, 2018ko balantze ekonomiko eta urteko jarduerak aurkeztu eta bozkatuko dira eta, gauza bera egingo da 2019rako jarduera plan eta aurrekontuarekin. 2019-2021 hiru urterako kontu-ikuskaritza ere aukeratuko da.

Ohi bezala, Lehendakariak azken urteko ibilbidea azalduko du, bai eta etorkizuneko urratsen berri eman ere.

Jarraian, bost zuzendaritza karguak berritzeko bozketa egingo da. Konkretuki, Arabako Lehendakariordetza eta Kontseilu Errektoreko Bizkaia, Gipuzkoa, Ipar Euskal Herria eta Nafarroako lau kideak aukeratuko dira.

www.eusko-ikaskuntza.eus web orriko gune pribatuan eskuragarri dute bazkideek beharrezko dokumentazioa, hautagaitzei buruzkoa zein 2018 eta 2019ko jarduerei buruzkoa (aurreko batzarreko akta, Memoria jarduera, 2018ko balantzeak eta kontuak eta aplikazio proposamena). Dokumentazio hori guztia Batzarrera bertaratzen direnei banatuko zaie.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp