Batzarrak egoitza berria onartu zuen

Berri korporatiboak

2022/09/19

Batzarrak egoitza berria onartu zuen

Uztailaren 26an, ezohiko Batzar Nagusiak aho batez onartu zuen bulego nagusiak Donostiako lokal berri batera aldatzea.

Arantza Cuesta Eusko Ikaskuntzako zuzendariak azaldu zuenez, 1994az geroztik Miramar Jauregiaren alokairuaren igoera progresiboari zor zaio erabaki hori. Horren ondorioz, Gipuzkoako hiriburuan beste kokaleku bat bilatzea komeni zen, merkeagoa eta, gainera, behin betikoa.

Eusko Ikaskuntzaren etorkizuneko bulego orokorrak 1904ko eraikin batean daude, Bergara kaleko 19an, Donostiako Zabalgunean (Foruen pasealekuan Eusko Ikaskuntzak duen lokalarekin etxe-saila partekatuz). 255 metro ditu, sarrera kaletik eta bi tarteko solairu. Bulegoez eta bilera eremuez gain, erabilera irekiko espazio bat prestatuko da, zabalkunde, ikerketa edo bestelako jarduerak garatzeko.

Batzarrak proposamena onartu ondoren, erosketa-kontratua sinatu zen. Laster hasiko da zaharberritze- eta egokitzapen-roiektua, eta maiatzean edo ekainean inauguratzea aurreikusten da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp