Bergararen sorreraren 750. urteurrena

Proiektuak

2017/11/21

Bergararen sorreraren 750. urteurrena

2018 ospakizun urtea da Bergararentzat, izan ere, bere sorreraren 750. urteurrena ospatzen baita. Udalak ez du hain ospakizun garrantzitsua aldera batera utzi eta ospatzeko ekimen sorta bat burutzea pentsatuta dauka.

Horren harira, Bergarako Kultura Sailak Eusko Ikaskuntzari 20 bat orrialdetako txosten historiko-tekniko bat burutzea eskatu dio, Bergarako historiaren mugarri garrantzitsuenak bilduko dituena, Historiaurretik egun arte.

Testu hau, Urteurrena ospatzeko sortu den ‘Lan Mahaiaren’ oinarrizko dokumentua izanen da. Bere edukiaren arabera, ‘Lan-Mahaia’ ekimen eta jai-ekitaldi ezberdinak proposatzen joanen da herritarrei Bergararen Historia hulbildu eta ezagutarazteko asmoz.

‘Lan-mahaiak’ txosten historikoa aztertu ondoren, bere esku geratuko da Bergarako Historiaren bost aspektu garrantzitsu eta/edo esanguratsu definitzea, bakoitza orrialde bateko luzerako dokumentu berezietan aztertuko delarik.

Eusko Ikaskuntzak Historian doktore eta Eusko Ikaskuntzaren bazkide Lourdes Odriozola Oyarbideri eskatu dio lana burutzea.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp