Bideo bidezko Patronatu bilera egin du Fundazioak

Berri korporatiboak

2020/04/21

Bideo bidezko Patronatu bilera egin du Fundazioak

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak 2020ko lehenengo Patronatu bilera egin zuen apirilaren 16an. Ohi baino beranduago egin da, COVID-19ak sortutako egoeraren ondorioz, martxoaren 27an egin beharreko bilkura bertan behera utzi ostean.

Bideo bitartez elkartu ziren patronatua osatzen duten erakunde ezberdinetako ordezkariak eta, besteen artean, 2019 ekitaldiko kontuak eta 2020ko aurrekontua onartu zituzten aho batez.

Bileran honakoek hartu zuten parte: Mikel Aizpuru (EAEko Kultura Ondarearen Zuzendaria), María José Telleria (Gipuzkoako Kultura zuzendaria), Andoni Iturbe (Bizkaiko Kultura zuzendaria), Martin Aramendi (Ataungo alkatea), Irati Arratibel (Ataungo Kultura zinegotzia), Mikel Ozkoidi (Nafarroako Gobernuaren ordezkaria), Ixone Fernandez de Labastida (Eusko Ikaskuntza. Fundazioko presidentea),  Jexux Aizpurua (Eusko Ikaskuntza. Fundazioko idazkaria), Arantza Cuesta (Eusko Ikaskuntza), Josemari Velez de Mendizabal (Eusko Ikaskuntza) eta Zuriñe Velez de Mendizabal (Fundazioko idazkari teknikoa).

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp