Bilboko sinposioa: Ekonomia feminista

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2020/11/13

Bilboko sinposioa: Ekonomia feminista

Ekonomia feministari buruzko sinposioa izan zen azaroaren 5ean Eusko Ikaskuntzak eta Bilboko Udalak Emakunderen babesarekin antolatutakoa.

Bizitza erdigunean: nolako politika publikoak behar ditugu” izenburuak adierazten duenez, pertsona guztien beharrak asetzeko eta sistema patriarkala gainditzeko balioko duen politika ekonomikoak behar dituen ezaugarriei buruz aritu ziren.

Kontzeptu markoa María Pazos Moranek (Pompeu Fabra Unibertsitatea) jarri zuen Apuntes para una economía política feminista sarrera hitzaldian. Ondoren, EHUko bi irakaslek eskaini zuten hitzaldia: Yolanda Jubeto Politika publiko feministak eta aurrekontuak genero ikuspegitik izan zituen mintzagai eta Mª Luz de la Calek El objetivo de la corresponsabilidad paritaria: políticas públicas para la organización social del trabajo y el cuidado hitzaldia eskaini zuen. 

Ondoren, erakunde publikoetako emakumeen gogoeta eta esperientziak eztabaidagai izan ziren mahai-inguruan. Bertan parte hartu zuten: Izaskun Landaida (Emakunde), Teresa Laespada (Bizkaiko Foru Aldundia) eta Aizpea Otaegi (Errenteriako Udala). Pilar Kaltzadak gidatu zuen saioa.

Aurrez aurrekoa egitekoa zen arren, azkenik, osasun egoeraren ondorioz, online plataforma bidez egin zen.

  
Irekiera; Irekiera hitzaldia; Saio akademikoa    Mahai-ingurua
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp