"Bizitza erdigunean: nolako politika publikoak behar ditugu" Bilboko Sinposioa

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2020/09/07

"Bizitza erdigunean: nolako politika publikoak behar ditugu" Bilboko Sinposioa

Ekonomia feministaren planteamenduetatik abiatuta, politika publikoek zer egin dezaketen bizitzaren sostengarritasuna eta genero berdintasuna sustatzeko hausnartuko da. Azaroaren 5ean, online.

Politika publikoek egitura ekonomiko-sozialaren mantentzean daukaten funtsezko papera kontutan hartuta, ezinbestekoa izanen da hauek ekonomia feministaren ekarpenekin blaitzea bizitzaren sostengarritasuna, giza-eskubideak eta genero-justizia bermatzeko. Jardunaldi honen helburua da hausnartzea nolako politika publikoak behar ditugun xede horiek lortzeko, are gehiago azken krisi honek ekarriko dituen aldaketa sozial eta ekonomikoen aurrean.

Pil-pilean dauden gaiak dira jorratuko direnak, hala nola, zaintzaren antolaketa soziala, lanaren prekarizazioa, kontziliazio politikak eta oro har, gizon eta emakumeen arteko eta bestelako desberdinkeriak murrizteko behar diren eraldaketaz. Ukatzerik ez dago, COVID-19ak egiturazko arazo hauek azaleratu egin dituela eta ikusgarriago bilakatu.

Goiz oso bateko egitaraua antolatu da gaian sakontzeko. Lehenik, gaiaren konplexutasunak eskatzen duen kokapen teorikoari emango zaio lekua, akademiaren munduko aditu askorekin. Begirada teorikotik harago, irtenbideak ere proposatuko dituzte. Ondoren, erakunde publikoetako ordezkarien arteko mahai-ingurua izanen da, beren eragin-esparrutik krisiak planteatu dituen erronken inguruko hausnarketa egiteko eta horiei aurre egiteko neurriak plazaratzeko.

Egitarau osoa eta izena emateko inprimakiak hemen daude. Edukiera mugatuta da, hortaz, aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da ekitaldian.

Jarduera hau Eusko Ikaskuntzak berdintasunaren aldeko konpromisoaren isla da. Izan ere, 2019an Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana 2019-2022 egin zuen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp