e-Learning irisgarria: mugaz gaindiko egitasmoa

Berri korporatiboak

2019/04/07

e-Learning irisgarria: mugaz gaindiko egitasmoa

Ekimen hau sustatzen duten erakundeek online prestakuntza (Asmoz Fundazioa), gizarte-teknologia (Antic eta APTES) eta irisgarritasun unibertsala (Calícrates) lantzen dituzte.

Badakigu, egun trebakuntza-prozesu askotan e-Learning-a dagoeneko errealitate bat dela, bai ingurune akademikoan (maila desberdinetan) zein lanbide-heziketan ere.

Online ikastaro bat nork egin dezakeen pentsatzerakoan, ikasteko laguntzarik behar ez duten ikasleak datozkigu burura, normalean, oso gutxitan pentsatu ohi da adimen-desgaitasuna duten pertsonengan. Baina e-Learning-ak pertsona hauek martxan jartzeko, bere autonomia sendotu eta autosufizientzia ekonomikoa eta soziala areagotzen trebatzeko potentziala du. Hortaz, ekimen honen helburua, interesa duen pertsona orok online ikastaro baten diseinu pedagogikoa ezagutzea da, eta ikastaro hori adimen-desgaitasuna duen pertsona bati egokitzen trebatzea.

5 ordutako formakuntza pilula bat abiarazi da, modu egituratu eta argi batean, adimen-desgaitasuna duten pertsonen beharrei erantzuten dion Internet bidezko formakuntza irisgarri bat diseinatzeko jarraitu behar diren oinarrizko pauso eta jarraibideak azalduz. Pilula horrek, formazioko profesionalekin eta adimen-desgaitasuna duten pertsonei arreta ematen dieten profesionalekin balioztatuz gero, Interneten dohainik argitaratuko da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp