Egoera berezia

Berri korporatiboak

2020/03/13

Egoera berezia

Eusko Ikaskuntzak neurriak hartu ditu koronabirusak eragindako ezohiko egoeraren aurrean.

Erakunde publikoek COVID-19 koronabirusaren prebentzio neurrien inguruan hartutako erabakiekin bat eginez eta erantzukizun sozialeko jarduera gisa, Eusko Ikaskuntzak aurreikusita zituen ekitaldi publiko guztiak atzeratu ditu. Ez du, ordea, bere lana eten. Proiektu guztiak aurrera jarraitzen dute eta aurreikusitako helburuak eta atazak mantentzen ari dira. Aurrez aurreko topaketak egiteko aukera ezan, modu berriak aztertzen ari dira modu birtualean bada ere, normaltasunez gauzatzeko.

Eusko Ikaskuntzako langile guztiak telelana egiten ari dira eta baliabideak egokitu dira aurreikusitako lan eskaerei erantzuteko. Era berean, lantaldea egoera berri honetara moldatzeko argibideak jaso ditu, baita protokoloak zehaztu dira ere lan egiteko orduan eragozpenik sortu ez dezan.

Eusko Ikaskuntzak, aldez aurretik telelana egiteko aukera aurreikusita bazuen ere (2020ko lan-hitzarmenean bazegoen jasota), oraingo egoerak abian jartzeko abagunea eskaini dio. Gainera, astebete telelanean igaro ondoren, lantaldeak balorazioa egin du eta emaitza onak azaldu ditu: bilera eraginkorragoak lortu, denbora aurreztu eta baliabide egokiak ditu. Halaber, aukera honek hobetzeko eta modu berritzailean proiektuak eta prozesuak lantzeko baliatuko du.

Beraz, erakundeak bere egitekoari eutsi dio. Eusko Ikaskuntzak arreta ematen jarraituko du ei-sev@eusko-ikaskuntza.eus helbide elektronikoan eta +34 943 31 08 55 telefono zenbakian.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp