Egoitza berrirako diseinua onartu da

Berri korporatiboak

2022/11/21

Egoitza berrirako diseinua onartu da

Donostiako Barru Arkitektura Studiok aurkeztutako aurreproiektua aukeratu dute egoitza berria eraberritzeko.

Eusko Ikaskuntzaren bulego nagusiak 1904ko eraikin batean egongo dira, Bergara kaleko 19an, Donostiako Zabalgunean. 255 metro dituzte, bi solairutan banatuak.

Onartutako proiektuak harrera zabala eta erakargarria aurreikusten du, bai harrerarako bai topaketarako, bai eta jarduera irekiak garatzeko balio duen espazioa. Bestalde, lokalaren jarraitutasunari eta sakonerari balioa ematen zaio, eta ikuspegi luze diafano eta ahalik eta argitsuena sortzen da, lanerako metodologia irekiagoa eta parte-hartzaileagoa ahalbidetuko duena.

Bi solairuetan, lanpostuak modu ordenatuan eta optimizatuan banatzen dira, kontzeptu garbi eta modernoarekin diseinatutako giroan, eta arreta berezia jartzen zaie argiztapenari eta erosotasunari.

Beheko solairuan, bilera aretoa, zerbitzu eremuak (artxiboa, langileen gela, materialen biltegia…) eta bi komun jarriko dira. Gainera, terraza txiki bat ere badu, atsedenleku gisa jarriko dena.

Erabiltzen diren material guztiak iraunkorrak izango dira, gehienbat material birziklatuarekin eta, era berean, birziklagarriekin sortutakoak.

Obrak laster hastea aurreikusten da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp