Ekozentrikoa ni?, trantsizio ekologikoaren inguruko webinarra

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2020/05/20

Ekozentrikoa ni?, trantsizio ekologikoaren inguruko webinarra

Eredu kontsumista batetik ingurugiroa errespetatzen duten jardunbideetara igarotzeko ikaskuntzak eta gogoetak. Maiatzetik uztailera bitartean, zazpi saioetan, egingo da Ihoberekin elkarlanean antolatutako doako webinarra.

Erronka honekin bat egin nahi duten guztiei zuzenduta dago Trantsizio ekologikorako etorkizunen diseinua proiektua, izan ere, eredu jasangarrietarantz egitea ez baitago enpresa eta erakundeen esku bakarrik, baizik eta baita hiritar eta familien esku ere.

Doako webinar honek aforo mugatua izango du eta parte hartzen dutenek trantsiziorako konpetentziak jasoko dituzte, hau da, esperientziatik ikasi, etorkizunak aztertu eta erronka konplexuei erantzunak diseinatzeko gaitasunak. Hiru inteligentzia motaren arabera izango da: emozionala, soziala eta aurreratzailea. Era berean, partaideen artean sentsibilizazioa landuko da prozesu osoan zehar.

Bi ataletan egituratu da programa, hala, zazpi saio izango dira maiatza eta uztaila bitartean, 17.00etatik 18.00etara. Lehen atalean, Trantsizio Ekologikoari buruzko ikuspegi zabal eta anitza eskainiko da. Ordu erdiko hiru hitzaldi saio izango dira eta, ondoren, eztabaidarako foro irekia:

  • Maiatzaren 27an: ¿Cómo salir de esta crisis? Hacia un mundo más sostenible
    • Elena MORENO ZALDIBAR. Eusko Jaurlaritza
    • Mikel GONZÁLEZ-EGUINO. BC3-Basque Centre for Climate Change
      Mod.: Xabier GONZÁLEZ. Ihobe
  • Ekainaren 3an: Larrialdi klimatikoa: orain inoiz baino beharrezkoagoa
    • Isabel ELIZALDE ARRETXEA
    • Aitor ZULUETA. Eusko Jaurlaritza
      Mod.: Yolanda RODRÍGUEZ. Ihobe
  • Ekainaren 10ean: El papel de la sociedad en la Transición Ecológica
    • Arantza ACHA. UNESCO Etxea
    • Alex FERNÁNDEZ MUERZA
      Mod.: Javier CASTRO SPILA. Innology Lab Network

Ekainaren 17tik uztailaren 15era formatu teoriko eta praktikoa izango duen bigarren atala egingo da. Hitzaldi eta tailer partehartzaileetan, etorkizuneko mapa eta prospektiba tekniken bidez, epe ertainerako ingurugiro agertokiak diseinatu eta joera nagusiak aztertuko dira. Hau izango da programa:

  • Ekainak 17: Presentación y Bitácora de Aprendizaje: explorando el Antropoceno
  • Uztailak 1: Diseñando el presente: percepciones, escenarios y narrativas
  • Uztailak 8: Diseñando futuros probables: ¿Y si no hacemos nada? Impactos de la inacción
  • Uztailak 15: Diseñando futuros preferibles: ¿Y si cambiamos nuestro modo de vida? Impactos de la transición

Izen-emateak hemen.


ihobe

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp