EndREDatu, ondorioak zehazten

Proiektuak

2023/05/25

EndREDatu, ondorioak zehazten

Maiatzaren 25ean amaitu zen Eusko Ikaskuntzak sustatutako kulturarteko eta belaunaldien arteko erronka, zeinean irundarrak eta migratzaileen elkarteak parte hartu duten.

Maiatzean Irun izan da eszenatokia Eusko Ikaskuntzak Plaiaundi Institutuarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Irungo Udalaren laguntzarekin batera abian jarritako gizarte-berrikuntzako jarduera baterako. Herritarren %15 migratzailea eta gaztea den Irun bezalako hiri batean parte-hartze eta interakzio sozialeko bide berriak aztertzea izan du helburu endREDatu ekimenak.

Maiatzean lau tailer egin dira zeinetan tokiko elkarteek eta bai estatuko bai nazioarteko migratzaileek hartu dute parte, Irunen errotuta egon ala ez. Eusko Ikaskuntzak diseinatutako gizarte-berrikuntzako GizarteLAB metodologia aplikatuz, eta Irungo Plaiaundi Institutuko Gizarte-integrazioko moduluko ikasleen parte-hartzearekin, endREDatu erronka gisa ondorengoa finkatu du:“kulturarteko eta belaunaldien arteko espazioak eta aukerak irekitzea, herritarrek parte hartzeko modu berriak sortzeko”. Hala, parte-hartzaileek gaitasun berriak izan ditzaten laguntzen da, bai eta Irundarren elkarte-sareak ematen dituen aukerez jabetzen ere. Izan ere, elkarte horien belaunaldi-ordezkaritzak eragin positiboa izan dezake gazte migratzaileen artean.

Amaitu berri direlarik saioak, jasotako emaitzen berri emango da hurrengo asteetan. 

GizarteLAB Irun

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp