Epe luzapena hautagaitzak jasotzeko

Sariak

2020/03/30

Epe luzapena hautagaitzak jasotzeko

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2020 Sarietara hautagaiak onartzeko epea apirilaren 14a arte luzatu da.

Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien alorreko curriculum hoberenak eta Euskal Herriko garapenari egindako ekarpena saritzen ditu Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Sariak 1995etik. Hautagaitzak norbanakoek aurkez ditzakete bai eta unibertsitate, zientzia eta kultur erakundeek ere. Ebaluazio epaimahaia saria ematen dute bi erakundeetako lehendakariek eta euskal alorreko unibertsitateetako ordezkariek osatuko dute. 20.000 euroko sari bakarra emango da.

Ikusi oinarriak.

Bestalde, bigarren urtez, Eusko Ikaskuntza Laboral Kutxa Gazte Saria ere banatuko da 35 urtetik beherako gazteek lehen aipatutako alorretan egindako lanentzat. Epaimahaiak proposamenaren egokitasuna, berritzaile izatea, gaurkotasuna eta etorkizuneko proiekzioa, euskararen erabilera eta generoaren ikuspegia izango ditu kontuan. Saria 6.000 eurokoa da.

Kontsultatu oinarriak.

Apirilaren 14a izango da lanak onartzeko azken eguna bi kasuetan.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp