Eskubide Kulturalak: parte-hartze eta gobernantzarako politikak

Proiektuak

2022/02/15

Eskubide Kulturalak: parte-hartze eta gobernantzarako politikak

Eusko Ikaskuntzak Euskal Herriko kultura-eskubideen orainari eta etorkizunari buruzko lan-programa berria jarri du abian.

Kultura-eskubideak, kulturari aplikatutako giza eskubideak diren aldetik, banakakoak eta kolektiboak dira, eta herritartasuna, garapena eta jasangarritasuna bezalako kontzeptuekin lotzen dira. Euskal Herriari dagokionez, hizkuntza eta kultura gutxitua izateak kultura-politiken erronkak zabaltzen ditu.

Bestalde, gizarte- eta kultura-aldaketa etengabeek eta sakonek (globalizazioa, digitalizazioa), lan-merkatuaren egiturazko ezegonkortasunak eta babes-mekanismo urriek, Covid-19ren osasun-krisian areagotu ziren horiek, ziurgabetasun handia sortu dute proiektu publiko, pribatu eta herri-ekimen askoren etorkizunari buruz.

Testuinguru horretan, Eusko Ikaskuntzak uste du garrantzitsua dela Euskal Herrian beste herrialde batzuetan gauzatzen ari diren kultura-eskubideei buruzko eztabaida sustatzea. Horretarako, lan-programa berri bat jarri du abian, hemen eta orain kultura-eskubideen egoeraren erradiografia finkatzeko, praktika egokietan oinarritutako kultura-politikak diseinatzeko abiapuntu gisa. Kultura-eskubideen oinarrizko hiru dimentsioei erreparatuko zaie: parte-hartzea, sorkuntza eta ekoizpena eta kultura-gobernantza.

Bi urtez behin eta hiru fasetan antolatuta, “Kultura-eskubideak: parte hartze eta gobernantzarako politikak” proiektua hurbilketa teorikoarekin eta egoeraren diagnostikoarekin hasiko da. Bigarren fasea sozializazioaz arduratuko da, eta hirugarrena, proposamenak eta praktika onak biltzeaz.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp