Proiektuak

2014/11/12

Eurohiria: harreman ekonomikoak eta lanaren ingurukoak

Eurohiria Gazte Foroaren bigarren bilera itzulian parte hartu zuten gazteek mugaz gaindiko euskal alorraren errealitate ekonomikoa eta lanari buruzkoa ezagutu zituzten.

Gurs

Urriaren 18an Donostian eta hil bereko 25ean Baionan Gazte Foroko taldeak mugaz gaindiko enpresa harreman eta enplegu aukerez jardun ziren. Bidasoaren bi aldeetako bi enpresak beren esperientzia konkretuen errealitateaz hitz egin zieten. Batetik, Irunen kokatutako Cadworks ingeniaritza ETEko gerente den Ana Calzao eta, bestetik, Hendaian dagoen 250 enplegatu eta 43 urteko historia dituen Sokoako kanpo harremanetako arduradun Jean-Michel Berra izan ziren.

Gurs

Gazteek beraiekin hitz egin eta dituzten kezkak azaldu zizkieten. Ondoren, dinamika desberdinen bidez, zenbait ondorio eta etorkizuneko proposamenak idatzi zituzten. Parte hartu zutenek nabarmendu zituzten gauzen artean daude harreman fluxua oztopatzen duten administrazio mugak, elkar ezagutza sustatzeko beharra, bai eta bizi dugun krisi egoera prozesu honek dakartzan aldaketen aurrean jarrera positiboa hartzeko beharra. Azaroan bi taldeek beste topaketa sorta bat egingo dute.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp