Europako Parlamentuan aurkezpena

Proiektuak

2023/09/19

Europako Parlamentuan aurkezpena

Eusko Ikaskuntzaren Gobernantza demokratikoari buruzko gogoetak Europako eztabaidan sartu dira.

Europako Parlamentuko Self-Determination Caucus-ek ikerketa-talde bati eskatu zion Europar Batasuneko erregulazio-proposamen bat egin zezala, bermeen esparru bat eta Europako printzipioekin eta balioekin bat datorren estandar bat ezarriko zituena, Europar Batasunean determinazio libreko eskariak demokratikoki garatzeko.

Joan den irailaren 12an Europako Parlamentuak Estrasburgon duen egoitzan aurkeztu zen proposamena, eta “Europako esparruan subiranotasuneko lurralde-gatazkak konpontzeko oinarriak” izeneko dokumentua hartu zuen oinarri. Dokumentu hori Eusko Ikaskuntzak Institut d’Estudis Catalans-ekin lankidetzan sustatutako Gobernantzari buruzko lan-programaren barruan egin zen, eta estatuko eta nazioarteko adituek parte hartu zuten.

Eusko Ikaskuntzako hiru kidek parte hartu dute ikerketa-talde horretan: Zelai Nikolas (Eusko Legebiltzarreko legelaria), Maite Zelaia (EHUko Konstituzio Zuzenbideko irakaslea) eta Mario Zubiaga (EHUko Politika Zientzietako irakaslea). Testuak berdintasun esparru eta diskriminaziorik ezaren esparru bat ezartzen die horrelako prozesu batean parte hartzen duten Europako herritarrei eskubideak eta askatasunak babesteko, eta arau-estandar bat ezartzen du, Europako erakundeei erraztasunak emateko Europar Batasunean geratzea eskatzen duen estatuz azpiko komunitate baten sezesio-erabaki baten zilegitasuna onartzeko. Era berean, erregimen iragankor bat arautzen du, Batasunaren egonkortasuna bermatzeko, sezesio askeko prozesu baten ondoren. Azkenik, EBko erakunde eta organoek esku hartzeko esparru bat proposatzen da, beren eskumenen esparruan, zuzenbide-estatua indartzeko eta gatazkak errazago konpontzeko.

Proposamena ingelesez dago eskuragarri Europako Parlamentuko Self-Determination Caucus erakundearen webgunean, eta urtea amaitu baino lehen antolatuko diren jardunaldi batzuetan aurkeztuko da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp