Euskal Kantutegia, gure musikaren gunea

Ondarea

2018/01/25

Euskal Kantutegia, gure musikaren gunea

5.121 partitura eta audiotik gora erabiltzaileen esku.

Aita Donostia, Resurrección María Azkue, Juan Mari Lekuona edo Echeverría y Guimón dira Euskal Kantutegiko partiturak jaso dituzten 80 biltzaileetako batzuk. Haien lanari esker, gure herrietako abesti eta doinuak ezagutu, gorde eta zabaldu ahal dira orain. Guztira, ia 30 kantutegi, gizartearen egunerokatasuna islatzen duten gaien inguruko abestiak jasotzen dituztenak (familia, maitasuna, erlijioa, jaiak,…).

Proiektuaren interfaz berriak eta, batez ere, bilatzaile fazetatuak, interesekoak ditugun obrak modu intuitibo eta eraginkorrean aurkitzen ahalbidetuko gaitu. Bilaketa kutxa bat da biltegiko edukietara iristeko lehen sarbidea. Baina, horretaz gain, bilaketa aurreratuak edo eskuinaldean aurkituko ditugun filtroek, prozesua erraztu eta emaitzak hobetuko dituzte. Hauek gehiegi edo oso orokorrak balira, bilaketa irizpide ezberdinen arabera mugatu ahal izango da: kantutegia, abestiaren jatorria edo biltzailea.

Obra bakoitzak duen fitxak, erabiltzaileari eskaintzen zaion informazioa osatuko du. Bertan obraren izenburua, biltzailea edo jasotako tokia azalduko dira, baita hitzen transkripzioa ere.

Gure tradizio musikal aberats eta zabalaz gozatzeko gunea dugu hau.

Has dadila musika!

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp