Euskal nortasuna(k) XXI. mendera begira: 2050 helburu

Podcast

2022/05/08

Euskal nortasuna(k) XXI. mendera begira: 2050 helburu

Amarauna. Euskadi Irratia

Herrialde batean errotutako elementuek eta gizarte-harremanak sortu dituzten proiektuek garrantzi handia izan dute eta dute nortasun-ezaugarriak eraikitzeko. Euskal nortasunaren kasuan, tradizioz heldu diren nortasun-elementuak daude, baina, aldi berean, identitate-elementu berriak sortzen eta barneratzen dira. Bizi dugun gizarte plural eta moderno honetan, areagotu eta/edo agertu berri diren joera globalen aurrean, euskal nortasunaren etorkizunaz galdetzera eraman gaituzte.

Zer izanen da euskalduna izatea etorkizunean? Identitate ezberdinen arteko erlazioak identitate berri bat sortzen al du? Nondik eraikitzen dugu gaur gure nortasuna? Nola definitzen dugu geure burua eta zerk definitzen gaitu? Zeintzuk dira batzen gaituzten elementuak? Zein balioren gainean eraiki nahi dugu etorkizuneko nortasun kolektiboa?

Patxi Juaristi eta Iban Larrandaburu "Euskal nortasuna(k) XXI. mendera begira: 2050 helburu" proiektuaren partaideak izan dira saioan.

Oír el podcast >>

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp