Euskal nortasuna(k) XXI mendera begira: datozen hilabeteetako ekintzak

Proiektuak

2024/02/21

Euskal nortasuna(k) XXI mendera begira: datozen hilabeteetako ekintzak

Ikerketa prozesuan zehar bildutako informazioaren kontraste eta zabalkunde fasean dago proiektua.

Datozen hilabeteetan, Euskal nortasuna(k) XXI mendera begira: 2050 helburu ikerketa-proiektuan bildutako informazioa kontrastatu eta borobildu egingo dugu; eta behin betiko emaitzak, 2024ko udazkenean egingo den Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuan aurkeztuko ditugu. Horretaz gain, ikerketaren edukia ezagutzen joateko eta gaiari buruzko gogoeta pertsonala egiteko aukera izateko, lehen emaitzak Eusko Ikaskuntzaren ohiko euskarrietan zabalduko ditugu.

Ikerketaren helburu nagusia da euskal nortasun plural, kohesionatzaile eta integratzaile berrituaren eraikuntzarako oinarriak proposatzea. Etorkizunerako proposamenak jasotzeko, aldez aurretik, beste atal batzuk jorratu behar izan ditugu: euskal nortasuna ulertzeko, definitzeko eta bizitzeko moduak ezagutu; euskal nortasuna bultzatzen, sortzen edo indartzen duten egungo eragileak identifikatu; euskal nortasunaren aldaketa aztertu; eta, etorkizuneko euskal nortasunaren erronkak antzeman ditugu.

Etorkizunerako proposamenak jasotzeko, aldez aurretik euskal nortasuna ulertzeko, definitzeko eta bizitzeko moduak ezagutu; euskal nortasuna bultzatzen, sortzen edo indartzen duten egungo eragileak identifikatu; euskal nortasunaren aldaketa aztertu; eta, etorkizuneko euskal nortasunaren erronkak antzeman ditugu. Hortaz, proposamenak landu aurretik, bost dira ikertu ditugun arloak: euskal nortasunaren elementuak; euskal nortasunaren izaera; euskal nortasunaren eragileak; euskal nortasunaren aldaketa; eta, euskal nortasunaren etorkizuna.

Bildutako informazioa osatzeko, prozesuan zehar parte hartu duten herritar guztiekin, honako urratsak emango ditugu: jasotako proposamenak kontrastatuko ditugu delphi batekin; eztabaida taldeetan jasotako informazioaren deboluzioa eta kontrastea; diasporan bizi direnen iritzia jasoko dugu; eta, azkenik nortasun gaietan adituak direnekin informazioa kontrastatuko dugu.

Halaber, aztertutako arloen funtsa ezagutarazteko, datozen hilabeteetan hainbat komunikazio-ekintza garatuko ditugu. Horien berri Asmoz ta Jakitez buletinean emango dugu.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp