Euskal nortasuna(k) XXI mendera begira: Zertaz ari gara euskal nortasunaz hitz egiten dugunean?

Proiektuak

2024/04/19

Euskal nortasuna(k) XXI mendera begira: Zertaz ari gara euskal nortasunaz hitz egiten dugunean?

Euskal nortasuna ulertzeko, bizitzeko edo definitzeko moduak identifikatzea, jasotzea eta aztertzea izan dira ikerketa-proiektu honen abiapuntua.

2024ko urriaren 2-tik 4-ra egingo den Eusko Ikaskuntzaren XIX. KongresuanEuskal nortasuna(k) XXI. mendera begira: 2050 helburu” proiektuaren emaitzak aurkeztuko dira, baina ordurarte itxaron gabe ikertutako lerro nagusiak eta lehen emaitzak zabaltzen joango gara ohiko euskarrien bitartez.

Egungo euskal nortasunaren diagnosia bost arlotan bildu ditugu: euskal nortasunaren izaera; euskal nortasunaren elementuak; euskal nortasunaren eragileak; euskal nortasunaren aldaketa; eta, euskal nortasunaren etorkizuna. Lehen arloari buruzko lehen emaitzak, hots, euskal nortasunaren izaerari buruzkoak, Euskonews 783. zenbakian aurreratu dira.

Euskal nortasuna ulertzeko, bizitzeko edo definitzeko moduak identifikatzeko herritarrengana jo dugu. Ikerketa-proiektuaren irizpideetako bat da Euskal Herriko lurralde guztien herritarren begirada, diskurtsoak eta proposamenak jasotzea; hau da, lurralde bakoitzaren errealitatea eta berezitasunak kontuan hartzea.

Ikerketarako informazioa biltzeko lagina ez dugu aldez aurretik zehaztu eta osatu, baizik eta datuen bilketa aurrera joan den heinean osatzen joan da. Lagina osatzeko prozesuan kontuan izan ditugu informatzaileen jatorri geografikoa, generoa, adina eta hizkuntza. Ikerketan zehar bildutako informazioa etengabe kontrastatzen dugu datu berriak bilduz eta daukagun informazioa osatuz, hipotesi berriak ateraz eta dauden hutsuneak betez.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp