Euskara eta gazteak: Eusko Ikaskuntzari aitorpena

Berri korporatiboak

2019/12/18

Euskara eta gazteak: Eusko Ikaskuntzari aitorpena

Eusko Ikaskuntzak Gasteizen aitorpena jaso du Euskara eta Gazteen alorrean egindako Jarduera Onengatik.

Abenduaren 17an Udaleko Gazte Planak, Gasteiz Gaztea aitorpenak banatu zituen hiriko Goiuri Jauregian, bertan Eusko Ikaskuntzaren “Gazteak-euskara, binomio dinamikoa: haren erabilera sustatzeko gakoak” egitasmoak Jarduera Onaren aitorpena jaso zuen.

Ekitaldian Arabako Eusko Ikaskuntzaren Lehendakariorde Anjeles Iztuetak parte hartu zuen, bai eta laguntza eskuratu zuten bi gazteek ere – Libe Álvarez Iruguenpagatek eta Joseba Fernández de Landak - mintegian jorratutako bi alorretan sakontzeagatik.

Guztira, euskara eta gazteak uztartzen dituzten 15 jarduera izan ziren aipamenak lortu zituztenak.

Informazio gehiago hemen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp