Euskarari buruzko Iruñeko Foro askotarikoa

Foroak eta mintegiak

2017/05/23

Euskarari buruzko Iruñeko Foro askotarikoa

Iruñean euskararen inguruan dauden eztabaida sutsuei argi bat ematea izan da foro honen nahia.

Iruñeko udalak bultzatutako eta Euskarabidearen lagunza jaso duen foro hau bi egunetan zehar, apirilak 28 eta maiatzak 19an, burutu da.

Iruñeko herritarrak sentsibilitate eta portaera desberdinak dituzte euskararekiko. Herritarren nahi eta behar desberdin horiek asetzeko, oinarrizko adostasunak berritzeko proposamenak identifikatzea izan da foroaren helburua. Iruñean horrelako foro bat antolatzen zen lehen aldia zenez, partaideak espreski identifikatuak izan dira. Udalaren ardura izan da foro honetako parte-hartzaileak gonbidatzea. Guztira 25 ahots bildu dira foro honetan.

Apirilak 28ko lehen saioan, ahots horiek euskararekin dituzten nahi eta behar pertsonalak identifikatzen hasteko balio izan zuen, eta behar horiek asetzeko taldeean adostasunak  identifikatzeko. Bigarren saioan, maiatzak 19an egindakoa, gaiarekiko kontsentsu edota desadostasun puntu zehatzak bilatzeko bilera izan zen.

Foro honen zuzendariak, Xabier Erize soziolinguistak, emaitzen dokumentuaren lanketarekin arituko da datozen asteetan. Azterketa hau nafarroako gizartearentzat hizkuntza-politika eta –plangintzak prestatzerakoan, baliagarritasun handiko erreferentzia izatea espero du.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp