Euskarianari ekarpena egin dio Eusko Ikaskuntzak

Berri korporatiboak

2021/11/25

Euskarianari ekarpena egin dio Eusko Ikaskuntzak

1918tik aurrerako elkarteko bibliografia-funts guztiak, EDTB doktore-tesien gordelekuarekin batera, ahalegin kolektibo horri gehitzen zaizkio.

Azaroaren 24an Euskadiko Liburutegi Digitala, Euskariana, aurkeztu zen, katalogo kolektiboen eta hainbat erakunderen gordelekuen funts digitalak biltzen dituena. 750.000 multimedia-objektu baino gehiago ditu, hainbat euskarritako materialen kopia digitalak: liburuak, eskuizkribuak, egunkariak eta aldizkariak, argazkiak, material grafikoak, museo-piezak, partiturak, musika-lanak eta ikus-entzunezko materialak.

Eusko Ikaskuntzak ahalegin kolektibo horri lagundu dio 9.859 artikulu emanez, 1918az geroztik bere funts bibliografiko ia guztiak, EDTB biltegiarekin batera (Doktorego Euskal Tesien Bilduma). Bilduma horrek 5.878 doktore-tesi biltzen ditu, euskal kulturarekin zerikusia duen edozein alderdiri buruz mundu osoko unibertsitateetan 1993 eta 2015 urteen artean irakurritakoak.


 

Euskarianak “Interneten euskal kultura-ondarearekin zerikusia duen edozein eduki bilatzea ahalbidetzen eta errazten duen ate digitala” izan nahi du, sustatzaileen hitzetan.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp