Eusko Ikaskuntza, 2018ko Euskal Kazetaritza saria

Mendeurrena

2018/11/08

Eusko Ikaskuntza, 2018ko Euskal Kazetaritza saria

Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak urtero banatzen duten golardoa jaso zuen, "euskararen alorrean kontserbazio eta defentsaren alde egindako aparteko lanagatik eta bere 100. urteurrenagatik".

Azaroaren 7an banatu ziren 2018ko Euskal Kazetaritza sariak Bilboko BBK aretoan. Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak antolatutako ekitaldian Carmen Sarmientok, César Cocak, Joxe Mari Iriondok, ‘Doce Miradas’ blogak, Euskaltzaindiak eta Eusko Ikaskuntzak jaso zuten saria. Azkenengo biak "Pertsonaia edo Giza instituzioa"ren kategorian nabarmendu ziren.

"Euskal gizartearen osasun demokratikorako gakoak zaituztegu kazetariak"

Eusko Ikaskuntzako lehendakari Iñaki Dorronsorok euskal kazetaritzaren aldeko apostu bizia egin zuen: "Prentsa trebatua, profesionala eta indartsua behar dugu". Halaber, gure historiaren azken 100 urtetan Eusko Ikaskuntzaren ekarpena euskal prentsari lotuta bi ekimenetan kokatu zituen "Alde batetik, Eusko Ikaskuntza izan zen euskara hutsean idatzitako egunkari bat argitaratzeko asmoa azaldu zuen lehena 1929. urtean (...) eta 1934an Euskal Kazetarien Eskola sortzeko proposamena luzatu zuen ere". Bi proiektu horien haziak ereinda geratu ziren, denborarekin hazteko zain, eta halaxe gertatu zen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp