Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2021 Sarietarako deialdia zabalik

Sariak

2021/02/05

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2021 Sarietarako deialdia zabalik

Martxoaren 28an bukatuko da Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien arloetako curriculumak onartzeko epea, baita gazteentzako sormen edo ikerketa proiektuak aurkezteko epea ere.

1995az geroztik, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Sariak Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien arloetako curriculum onenak eta Euskal Herriaren garapenerako egindako ekarpena aintzatesten ditu.

Deialdi honetan hautagaitzak norberaren izenean edo unibertsitate, zientzia eta kultura erakundeek aurkez ditzakete. Ebaluazio epaimahaia saria ematen duten bi entitateetako lehendakariek eta euskal esparruko unibertsitateetako ordezkariek osatzen dute. 20.000 euroko sari bakarra ematen da.

Kontsultatu oinarriak eta palmaresa.

Bestalde, hirugarren urtez jarraian, Eusko Ikaskuntza-Kutxa Gazte Sarirako deialdia egin da, 35 urtetik beherako gazteek lehen aipatutako alorretan egindako lanetara zuzenduta.

Proposamenen egokitasuna (proiektuak, ikerketak, sormenezko lanak, ikus-entzunezkoak...), izaera berritzailea, gaurkotasuna eta etorkizuneko proiekzioa, euskararen erabilera eta generoaren ikuspegia baloratuko dira. Saria 6.000 eurokoa da.

Kontsultatu oinarriak eta palmaresa.

Bi kasuetan, proposamenak onartzeko epea martxoaren 28an bukatuko da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp