Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa 2023 Sarien banaketa

Sariak

2023/06/26

Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa 2023 Sarien banaketa

Bilboko Euskalduna Jauregian emango dira aurtengo Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Sariak, uztailaren 20an.

Kirmen Uribe idazleak curriculum onenaren saria jasoko du, bere ibilbide literario bikaina saritzeko. Gaur egungo euskal literaturaren berritzaile nagusietako bat da, eta bere lan zabal eta askotarikoa hogei bat hizkuntzatara itzuli da. Horrek euskararen internazionalizatzaile nabarmena bihurtzen du.

35 urtetik beherako ikertzaile eta sortzaileei zuzenduta dagoen Gazte Saria Beñat Garaio Mendizabal gasteiztarrari emango zaio, euskara biziberritzeko prozesuen eta Zeelanda Berriko hizkuntza indigenaren arteko azterketa konparatiboagatik.

Ekitaldiak ordezkaritza instituzionala izango duela aurreikusten da, Eusko Ikaskuntzako lehendakariak eta LABORAL Kutxako lehendakariak parte hartzeaz gain. Bi epaimahai ebaluatzaileen bozeramaileak ere izango dira.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp