Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa 2023 Sarietarako deialdia zabalik

Sariak

2023/02/27

Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa 2023 Sarietarako deialdia zabalik

Martxoaren 31n bukatuko da Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien arloetako curriculumak onartzeko epea, baita gazteentzako sormen edo ikerketa proiektuak aurkeztekoa ere.

1995az geroztik, Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Sariak Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien arloetako curriculum onenak eta Euskal Herriaren garapenerako egindako ekarpena aintzatesten ditu. Hautagaitzak norberaren izenean edo unibertsitate, zientzia eta kultura erakundeek aurkez ditzakete. Ebaluazio epaimahaia saria ematen duten bi erakundeetako lehendakariek, euskal esparruko unibertsitateetako eta Musikene Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiko ordezkariek osatzen dute. 20.000 euroko sari bakarra ematen da.

Kontsultatu oinarriak eta palmaresak.

Bestalde, bosgarren urtez jarraian, Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Gazte Sarirako deialdia egin da, 35 urtetik beherako gazteek lehen aipatutako alorretan egindako lanentzat. Proposamenen egokitasuna (proiektuak, ikerketak, sormenezko lanak, ikus-entzunezkoak...), izaera berritzailea, gaurkotasuna eta etorkizuneko proiekzioa, euskararen erabilera eta generoaren ikuspegia baloratuko dira. Saria 6.000 eurokoa da.

Kontsultatu oinarriak eta palmaresak.

Bi kasuetan, proposamenak onartzeko epea martxoaren 31n bukatuko da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp