Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria

Oinarriak

Esparruak

Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte-Zientziak.

Hautagaiak

Euskal Herriko garapen kulturalaren aldeko jarduera gauzatzen duten ikertzaileak, zientzialariak eta kulturako pertsona ospetsuak.

Saria

20.000 euroko sari bakarra emango da.

Saria pertsona bakar bati emango zaio.

Epaimahaiak saria eman gabe utzi dezake, egoki iritziz gero.

Saritutako pertsona, emate ekitaldira etortzea ezinbesteko baldintza izango da saria jasotzeko.

Bere ekarpen nagusiak bilduko duen artikulu bat idatzi beharko du Revista Internacional de los Estudios Vascos, RIEV, delakoan argitaratzeari begira.

Hautagai izateko proposamena eta formalizazioa

Hautagaiak ondorengo hauek aurkeztu ahal izango dituzte:

  • Interesatuak berak
  • Unibertsitateetako Institutu eta Departamentuek
  • Kultur eta zientzi erakundeek

Gomendiozko gutunarekin batera, bere Curriculum Vitae osoa eta Curriculum Vitae laburtua (inprimaki berezietan ezinbestean bete beharrekoa) aurkeztu beharko da.

Gainera, Eusko Ikaskuntzak eta Laboral Kutxak aurreko urteetan garaile irten ez diren eta egoki iritzitako hautagaiak eransten dituzte, hasieran aurkezturiko curriculuma egokitzen arduratzen direlarik.

Epeak

Hautagaiak aurkezteko epea 2022ko martxoaren 1etik 31ra.

Epaimahaia

  • Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria
  • Laboral Kutxako Lehendakaria
  • Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorea
  • Deustuko Unibertsitateko Errektorea
  • Nafarroako Unibertsitateko Errektorea
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektorea
  • Pabe eta Adour Herrialdeetako Unibertsitateko Errektorea
  • Mondragon Unibertsitateko Errektorea
  • UNED-eko  Errektorea
  • Musikene, Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiko Zuzendaritza Orokorra

Informazioa

Eusko Ikaskuntza

Miramar Jauregia. Miraconcha, 48.
20007 Donostia
Tel.: 943-310855
E-posta: info@eusko-ikaskuntza.eus 
www.eusko-ikaskuntza.eus

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria