Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa Gazte Saria

Informazioa

Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa Gazte Saria 2019an abian jarri zen lehen aldiz, lehen aipaturiko sariketaren 25. edizioaren harira. Helburua Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien alorretan lanean ari diren gazte norbanako edo taldeen lanak saritzea da.

Proiektuak, ikerketak, sorkuntza lanak, ikus-entzunezkoak… jaso dezakete golardoa, beti ere, etorkizuneko proiektua izan beharko dira eta gaurkotasunari lotuak egon.

Proiektu irabazlea ebazteko, epaimahai berezia osatuko da sariaren eremuko profesional esanguratsuen partaidetzarekin, baita Eusko Ikaskuntza eta LABORAL Kutxaren ordezkariekin batera.

Sariaren zenbatekoa 6.000 eurokoa da.

Hautagaiak hautatzeko prozesuan, curriculumen ebaluazioari buruzko arauak zorroztasunez eta objektibotasunez erabiliko dira. Horretarako, epaimahaiaren osaera da bermerik handiena.

Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa Gazte Saria