Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Sarietarako deialdia zabalik

Sariak

2024/02/22

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Sarietarako deialdia zabalik

Dagoeneko aurkez daitezke Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa sarirako hautagaiak, bai eta gazteen sorkuntza- edo ikerketa-proiektuetarako ere.

1995az geroztik, Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Sariak curriculum garrantzitsuenak aintzatesten ditu, Euskal Herrian humanitate, kultura, arte eta gizarte-zientzien arloetan egindako ekarpenagatik. Hautagaitzak norberaren izenean edo unibertsitate, zientzia eta kultura erakundeek aurkez ditzakete. Ebaluazio epaimahaia saria ematen duten bi entitateetako lehendakariek eta euskal esparruko unibertsitateetako ordezkariek osatzen dute. 20.000 euroko sari bakarra ematen da.

Kontsultatu oinarriak eta palmaresak.

Bestalde, seigarren urtez jarraian, Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Gazte Sarirako deialdia egin da, 35 urtetik beherako gazteek aipatutako alorretan egindako lanentzat. Proposamenen egokitasuna, izaera berritzailea, gaurkotasuna eta etorkizuneko proiekzioa, euskararen erabilera eta generoaren ikuspegia baloratuko dira. Saria 6.000 eurokoa da.

Kontsultatu oinarriak eta palmaresak.

Bi kasuetan, proposamenak onartzeko epea apirilaren 7an bukatuko da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp