Pasa den otsailaren 28 eta 29an Eusko Ikaskuntzak Despopulazioaren inguruko jardunaldietan hitzaldi bat eman zuen.
Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Parlamentuak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak antolatutako Despopulazioari buruzko Jardunaldietan, otsailaren 28 eta 29an, Eusko Ikaskuntzak parte hartzeko gonbitea jaso zuen. Bertan, erakundeak abian duen “Lurralde Oreka. Herri txiki adimentsuak” egitasmoaren baitan burutzen ari den hausnarketa plazaratzeko aukera izan zuen.
Eusko Ikaskuntzaren lehendakari Iñaki Dorronsorok ireki zuen hitzaldia, aipatutako jardun-lerroaren baitan kokatutako lana aurkezteko eta ondoren, lantaldeko kide eta bazkide den Isabel Elizalde Arretxeak “XXI. Mendeko landa eremuaren kontakizuna eraikitzen” hitzaldia eman zuen, gaian sakonduz.
Eusko Ikaskuntzak lanean jarraituko du landa eremuaren inguruko narratibak aztertzen, herri eta bailaretan bizitzeari buruzko irudi baikorragoa eskainiz. Horretarako, eremu horietako biztanleak eta agente lokalak entzuteko prest dago eta tresna egokiak eskaini nahi ditu bizitza proiektu horiek hobeki komunikatzeko.
Ikus jardunaldien inguruko kronika hemen.