Eusko Ikaskuntza - The Musical

Berri korporatiboak

2020/10/13

Eusko Ikaskuntza - The Musical

Eusko Ikaskuntzaren jatorriari buruzko ikuskizun eta musika ikerketa estreinatu zen Orion urriaren 2, 3 eta 4an.

Do Re Ni programaren jardueren baitan kokatzen da sormen eszeniko hori. Estimulaziorako eta burmuineko gaitasunak garatzeko musikak eskaintzen dituen aukerak aztertzen ditu lanak. Eusko Ikaskuntza – The Musical lanarekin, Xabier Lizaso eta José Manuel López Bragadok Do Re Ni metodoak hirugarren adinean aplikatuta duen garrantzia erakutsi nahi izan dute.

Eusko Ikaskuntzaren jaiotza ekarri zuen 1918ko kongresura joan zen Gregorio oriotarraren bizipenak kontatzen ditu antzezpenak. Elkarrizketak eta musika emanaldiak uztartuta, obrak euskal kulturaren modernitaterantz egindako saltoa deskribatzen du, 1936ko Estatu kolpeak modu tragikoan eten zuena.

Eszenaratzeak berrogei pertsona baino gehiago inplikatu ditu eta Eusko Jaurlaritza, Donostiako Udala, Foru Aldundia eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen laguntza izan du.

Informazio gehiago

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp