Eusko Ikaskuntzak eta LABORAL Kutxak gazteak ere sarituko dituzte

Sariak

2019/03/19

Eusko Ikaskuntzak eta LABORAL Kutxak gazteak ere sarituko dituzte

Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzietako curriculum nabarmenenak saritzen dituen Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Sariak hogeita bosgarren edizioa du aurten. Hori dela eta, Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Gazte Saria sortu da.

Hala, batetik, Euskal Herriko kultur garapenaren alde lan egiten duten Kulturako ikerlari, zientzialari eta pertsonalitateei zabaldutako Sari prestigiotsua dago, 20.000 euroko saria duena. Oinarriak hemen.

Bestalde, 35 urtetik beherako gazteek bultzatutako Humanitate, Kultura, Arte edo Gizarte Zientzien alorretako proiektu hoberena sarituko da. Epaimahaiak proposamenaren egokitasuna, berritzailea izatea, aktualitatea eta etorkizuneko proiekzioa baloratuko ditu, bai eta euskararen erabilera eta genero ikuspegia txertatzea. Saria 6.000 eurokoa da. Oinarriak hemen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp