Eusko Ikaskuntzak kilometroak izango ditu Korrikan

Berri korporatiboak

2024/02/21

Eusko Ikaskuntzak kilometroak izango ditu Korrikan

Korrika 2024 martxoaren 14an hasiko da Irunen eta hamar egun geroago amaituko da Baionan.

Lurralde-arduradun nagusiak izango dira Eusko Ikaskuntzaren izenean Iruñean (Nafarroako Antzerki Eskola) otsailaren 29an eta Bilbon (Itsasmuseum) martxoaren 6an egingo diren ekitaldietan.

Gainera, Eusko Ikaskuntzak kilometroak erosi ditu Donostian (Zubieta kalean, Londres hotelaren parean, Askatasunaren hiribiderantz) martxoaren 23an, larunbatean, eta, hurrengo egunean, Baionako azken tartean (Didier Deschamps estadioa), Oreka elkartearekin batera. Donostiakoa 2.581. km zenbakia izango da eta, gutxi gorabehera 20:40ak aldera pasako da; Baionan, aldiz, 2.775 km-a izango da eta 11:41ak aldera egitea aurreikusita dago. 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp