Eusko Ikaskuntzako solasaldiak: Xabier Insausti eta Margaret Bullen

Solasaldiak

2016/09/07

Eusko Ikaskuntzako solasaldiak: Xabier Insausti eta Margaret Bullen

“Hezkuntza sistemak ezagutza, sorkuntza eta pentsamenduarekiko gozamena suspertu behar du”

Xabier Insausti filosofoak eta Margaret Bullen antropologoak Eusko Ikaskuntzako Solasaldietan parte hartu dute. Bi irakasleak hezkuntza sistemaren inguruan aritu dira, jakin-mina izatea eta pentsatzen ikasteak duen garrantziaz hitzegin dute, baita gizarte mugimenduez aritu dira.

Margaret Bullen, 1991. urtetik Euskal Herrian bizi den antropologo britainiarra, 2005 urtetik Euskal Herriko Unibertsitatean Gizarte Antropologia irakasten du. Filologia Hispanikoa eta Frantsesean lizentziatua (Universityof Bristol, UK, 1987) eta Gizarte Antropologian Doktorea (Instituteof Latin AmericanStudies, Universityof Liverpool, UK, 1991) da. 1993tik UniversityStudiesAbroadConsortium (USAC) patzuergoan parte hartzen du.

Xabier Insausti, Munich-ekoLudwig-Maximilians-Universität–etik Filosofian Doktorea da. Euskal Herriko Unibertsitatean Ezagutzaren Teoriaren irakaslea da. Hainbat argitalpen kaleratu ditu Alemaniako Idealismoaren inguruan, batez ere Hegel-en gainean, eta filosofiarekin lotutako beste gairen inguruan. Pentsamendu Kritikorako Nazioarteko Sarearen fundatzaileetako bat izan zen. Hegel-en Phänomeno logie des Geistes lana euskaratu zuen, Adorno eta Freud-en beste liburuekin batera. 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp