Eusko Ikaskuntzaren eta El Correo egunkariaren arteko hitzarmena

Berri korporatiboak

2023/03/15

Eusko Ikaskuntzaren eta El Correo egunkariaren arteko hitzarmena

Horren bidez, bakoitzari dagokien arloetan, ezagutzaren sozializazioa bultzatu eta talentua sustatzeko konpromisoa jasotzen da.

Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakariak eta José Miguel Santamaría El Correo-ko zuzendariak hiru urterako hitzarmena sinatu dute gaur. Akordioak bi erakundeen aldeko konpromisoa jasotzen du, jakintzan sakondu eta hedapena egiteko.

Eranskinean jasotzen denaren arabera, El Correoren eta Eusko Ikaskuntzaren ordezkariek kalitate akademikoari, ikerketa-metodologia berritzaile eta egokiak aplikatzeari eta proiektuen bideragarritasunari laguntzeko deitzen diren lan-batzordeetan parte hartuko dute.

El Correo-k Eusko Ikaskuntzaren jarduera eta proiektu nagusien berri emango du euskaraz eta gaztelaniaz, eta 2024rako aurreikusita dagoen Eusko Ikaskuntzaren Kongresuari estaldura emango dio, egokitzat jotzen dituen ezaugarrien arabera. Bestalde, Eusko Ikaskuntzak elkarrizketa edo iritzi-artikulu esklusiboen bidez elikatuko du egunkaria, eta zehazten diren gaietan sakondu dezaketen adituak identifikatzen lagunduko du.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp