Eusko Ikaskutza eta Biarritzeko herriko etxeak 2016 ko ikerketa laguntzen banaketa

Bekak

2016/09/11

Eusko Ikaskutza eta Biarritzeko herriko etxeak 2016 ko ikerketa laguntzen banaketa

Pasa den irailaren 10ean, goizeko 10:30etan, Biarritzeko mediatekan, Eusko Ikaskuntza iparraldek eta Biarritzeko herriko etxeak ikerkuntza laguntzen banaketa ospatu zuten Mintzalasai festibalaren harira.

Euskararen ordezkari eta zinegotzia den Maialen Etcheverry-k aurkeztu zuen ekitaldia  eta Eusko Ikaskuntza Iparraldeko lehendakaria den Jean-Michel Larrasquetek gidatu zuen ekimena.

Eusko Ikaskutzako hainbat kideek (Claude Mehats, Pantxoa Bimboire, Jean-Claude Larronde, Jean-Michel Larrasquet et Anne-Marie Galé) aldizka aurkeztu zituzten saridunak, norberak bere ikerketa lanak azalduz eta bertaratutakoen galderei erantzunez.

Aurten, orotara 9 laguntza banatu dira : 5 master ikerketa lanentzat, beste bat doktore tesi batentzat, 2 beregainko ikerketentzat eta azkenengo bat bideo-dokumental batentzat.

  • Joana Calvet Bioy, Jean Joseph Saroïhandy – B15 haierraren ikerketa (master)
  • Zilia Heredia Irigoyen, Ipar-Amerikako bi mugimendu literarioren eragina Harkaitz Canoren Pasaia Blues obran : dirty realism eta beat generation (master)
  • Didier Agerre, Les AMAP en Pays basque Nord Bidassoa : quels enjeux socio- économico-environnementaux pour l’agriculture paysanne de ce territoire ? (master)
  • Milena Legardinier-Duhalde, La jeunesse basque et la guerre d’Espagne (master)
  • Patxi Zamponi, Trois ministres socialistes dans le gouvernement abertzale de 1936-1937 (master)
  • Hélène Charritton, Iparraldeko nerabeen euskararen ikaskuntza, jabetza eta praktika : bigarren mailako irakaskuntzarako kontutan hartu beharko diren soziolinguistikako egitateak (doktoradutza)
  • Joana Itzaina, Euskara-frantsesa elebidum goitziar baten koda kontsonanteen produkzioaren azkerkata (independentea)
  • Beñat Auriol, Le Quinto Ostibar-Garasi 15 nov. 1765 (independentea)
  • Elsa Oliarj-Inès, Oihaneko Zühainetan – Parmi les arbres de la forêt (bideoa)

Eusko Ikaskuntzak urtero ikerketa laguntzak ematen ditu Biarritzeko herriko etxearen partaikidetzarekin, Euskal Herria edota euskal kulturari buruzko lanak bultzatzeko edozein ikerkuntza arloetan. 2016-2017ko deialdia zabalik dago orain hautgaitzak jasotzeko 2016ko abenduaren 23ra arte.

Informazio gehiago : baiona@eusko-ikaskuntza.eus ; 0033.(0).5.59.59.82.90

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp