"Ezagutzaren gizartea II" foroa, Donostian eta Baionan

Foroak eta mintegiak

2017/10/23

"Ezagutzaren gizartea II" foroa, Donostian eta Baionan

Bergaran egindako hausnarketaren bigarren saioa, bi egun eta egoitza ezberdinetan egin da: lehenengoa Donostian, urriaren 9an eta bigarrena Baionan, urriaren 13an.

Nahi dugun gizartea, izango dugun gizartea proiektuaren baitan eta bestetan azaldu den bezala, egitasmoa Euskal Herriko leku ezberdinetan eta gai anitzei buruz jarduten da.
Bi saioetara bertaratutakoen artean, ohikoa den bezala, aniztasuna nagusitu zen, bai lanbide edo interesei begira, bai eta jatorri geografikoari dagokionez ere. Honako hauetan, Jean-Michel Larrasqueten sarrera-hitzen ondoren, talde-dinamikari ekin zitzaion, dinamizatzaileen laguntzaz.

Gaiaren lanketa hiru ardatzen inguruan planteatu zen, egun osoaren zehar:

  • Bergarako foroko emaitzen inguruan hausnarketa eta ekarpen berriak. Kontuan izanik partaideen artean Bergaran izandakoak eta pertsona berriak egon zirela, ikuspuntua zabaldu eta Ezagutzaren gizarteaz, kontzeptuaz, eta horrek dakarren inplikazio anitzez eztabaidatu zen. Bai eta baloreez, ikaskuntzaz eta ezagutza baliabide ekonomiko bezala ulertzeko joeraz ere.
  • Unibertsitatearen edo bestelako irakaskuntza dispositiboen helburu eta eginkizunez hausnartu eta lan egin zen saioen bigarren zatian. Besteak beste, Unibertsitateak informazio “banatzaile” hutsak bihurtu direla, izaera kritikoa gehiago landu beharko zutela, berrikuntza adeitsu eta arduratsua bultzatu beharko luketela, eta abar aipatu ziren.
  • Hirugarren zatian, Unibertsitate edo irakaskuntza dispositibo idealaz aritu ziren partaideek. Hain zuzen ere, ezaugarri berezi eta egin beharrekoen inguruan hausnartu eta eztabaidatu zen.

Foro biak guztiz arrakastatsuak izan ziren eta landutakoa benetan interesgarria eta aberasgarria. Laster, lan-saioen emaitzak eskuragarri izango dira, argazki galeria eta bideo-grabaketekin batera

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp