Formakuntza eskaintza zabala Asmoz Fundazioan

Ikastaroak

2016/09/13

Formakuntza eskaintza zabala Asmoz Fundazioan

Ikasturte berriari begira, eskaintza zabala egiten du arlo desberdinetako ikasketak eskainiz: kultura, hizkuntza plangintza, zuzenbidea, gizaeskubideak eta hedabideak.

Kultura arloko profesionalentzako ikastaroak

Asmoz Fundazioak 2016/2017 ikasturterako kultur kudeaketaren inguruko  ikastaro-eskaintza zabala antolatu du kultur arloko teknikari, eragile eta profesionalentzat. Online eskainiko dira ikastaroak eta euskaraz zein gaztelaniaz gehienak. Honatx udazkenerako prest dugun katalogoa: 

Iraila

Urria

Azaroa

Informazio gehiago: kultura@asmoz.org / 943 212369

HIZNET: Hizkuntza plangintza Graduondokoa

Hiznet Hizkuntza Plangintza graduondokoak 16 urteko ibilbidea beteko du aurten. Ikastaroak berak eskaintzen dituen edukiak dira irmotasun horren erakusle. Unibertsitate mailan soziolinguistika eta hizkuntza-plangintza lantzen dituen ikastaro bakarraz ari gara.

Hizkuntzaren normalizazioan lanean aritzeko ezinbesteko trebakuntza eskaintzen du ikastaroak eta soziolinguistikaren ezagutza teorikoan zein euskalgintza aplikatuan itzal handia duten adituak dira irakasleak.

Ondoko helburu orokorrak ditu ikastaroak: soziolinguistikaren oinarrizko ezagutza ematea, hizkuntza diagnosiak edo azterketak egiteko lanabesak ematea, euskararen egoera orokorra azaltzea eta abian diren hainbat hizkuntza-plangintzen (udaletakoak, Eusko Jaurlaritzakoak, hezkuntza alorrekoak, lan mundukoak…) berri ematea.

2016/2017 ikasturtean izena emateko epea zabalik dago dagoeneko eta urriaren 14a arte luzatuko da. Granduondokoa 2016ko azaroaren 11tik 2017ko uztailaren 28ra egingo da online bitarteko metodologiaz baita aurrez aurreko lau saiorekin. Gauzatzen dutenek, EHUko Berezko Titulua jasoko dute, Unibertsitateko Espezialista.

Hauxe da ikastaroaren webgunea: hiznet.asmoz.org

Giza eskubideak eta hedabideak doako online ikastaroa

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta ASMOZ Fundazioak, “Giza eskubideak eta hedabideak” online doako ikastaroa antolatu dute. Ikastaroa Andrés Krakenbergeren zuzendaritzapean jasoko da Feliz Iriarte haren irakaslea izanik eta euskara hutsean gauzatuko da 2016eko urriaren 17tik 2016eko abenduak 22 arte. Online izango bada ere, amaieran mahai inguru ireki bat ospatuko da.

Urriaren 17an hasita, izena emateko epea irekita dago webgune honetan.

Zuzenbide arloko hiru graduondokoen edizio berria

2016-2017 ikasturterako, Asmoz Fundazioak, UPV/EHU eta UNEDarekin elkarlanean, Zuzenbide arloko hiru graduondokoen edizio berriak antolatu ditu:  Ingurumen Zuzenbidean Masterra, Nazioarteko Zuzenbidean Masterra eta Nazioarteko Zuzenbidean Espezialista.

Asmoz Fundazioak Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) eta UNEDarekin batera lan egiten du ibilbide luzeko unibertsitate-graduondoko hau enkudeaketan. Graduondokoak azaroan hasiko dira eta zabalik da dagoeneko 2016 – 2017 ikasturterako izen-emate epea.

Unibertsitateko mailako berezko titulu hauei buruzko informazio gehiago jasotzeko, honako web orrietara jo dezakezu:

Ingurumen Zuzenbidean Masterra: http://mida.asmoz.org/mida2016

Nazioarteko Zuzenbidean Espezialista edo Masterra: http://mici.asmoz.org/mici2016

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp