Frantseste garaiko kolaborazioa eta erresistentzia

Gure bazkideak

2019/10/22

Frantseste garaiko kolaborazioa eta erresistentzia

Pedro Pablo García bazkideak UNEDen historia garaikideko doktoretza lortu du, "Colaboración y resistencia de la población guipuzcoana durante la primera mitad de la ocupación napoleónica (1808-1810)" izenburua duen tesiarekin.

Ikerketak hainbat ondorio berri dakartza garai hartan Gipuzkoako biztanleek izandako jarrerari buruz. Orain arte, ikuspegi tradizionalak erresistentzia maila handia islatzen zuen indar okupatzaileekiko eta kolaborazio eskasa. Aldiz, hainbat ñabardura eskaini ditu egileak, ikuspegi zabalago batekin eta bibliografia era kritikoan aztertzeaz gain kasu bakoitzaren azterketa zehatza eginda, aldez aurretik aztertu gabeko iturriak edo gutxietsitakoak aintzat hartuta.

Tesi honek Gipuzkoako eliteek 1808eko orden berriarekin zuten elkarlan eraginkorra azaleratzen du. Nolanahi ere, ideologiaz haratagoko ikuspegitik, “kolaborazionismo” terminoak ez du zertan konnotazio negatiborik izan, izan ere, kolaboratzaile haiek Gipuzkoako erakundeetan kargu esanguratsuak mantentzen jarraitu baitzuten, Frantsesak kanporatu ondoren ere.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp