Frantziako etnopoloen topaketak Eusko Ikaskuntzan

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2020/03/16

Frantziako etnopoloen topaketak Eusko Ikaskuntzan

Martxoaren 10ean Baionako Eusko Ikaskuntzako egoitzan egin ziren Frantziako estatuko Etnopoloen topaketak.

Euskal Etnopolo labelaren baitan, ekitaldia Frantziako ikerketa eta politika zientifikoaren gidaritza sailarekin, Euskal Kultur Erakundearekin eta EHESS eskolarekin lankidetzan antolatu zen. Eusko Ikaskuntza, Euskal Etnopoloko gidaritza batzordeko kidea izanda, topaketak bere egoitzan burutu zituen.

Jardunaldia «Ondareak eta sorkuntza: etnologia polinizaturik» izenburupean iragan zen. Etnopolo ezberdinek garatzen dituzten proiektuak aurkeztu zituzten, hala nola etnologian hartu-eman emankorrak aditzera ematea ahalbidetu zuen.

Goizeko saioan, Sylvie Sagnes-ek aurkeztuta, GARAE Etnopoloak garatzen duen Epistemologia kokatu baten alde: literatura sorkuntza eta etnologia proiektuaren berri eman zuen. Ondoren Isabelle Laban Dal Canto eta Antonin Chabert-ek Inkesta etnografikoei loturiko arte eskaerak azaldu zuten, Salangoneko Etnopoloarentzako. Euskal Herriari dagokionez, Terexa Lekumberrik Zapat ( h ) ari, Hazparneko zapatagintza industriari buruzko antropologia eta arte proiektua ezagutara eman zuen, Euskal Etnopoloarentzat. Jarraian, Jean-Baptiste Bing eta Caroline Darroux Ahozko arte bitartekaritza baliatzeaz aritu ziren, «Ahozko Fabrika soziala» (La Fabrique sociale orale) Etnopoloari zuzenduta. Philippe Hanus-i eta Marina Chauliac-i (Auvergne-Rhônes-Alpes Kultur Ekintzarako Eskualde Zuzendaritza – DRAC -) esker, Artista, ikerlari eta lekukoen begirada gurutzatuak entzun ahal izan zen «Migrazioak, mugak, memoriak» Etnopoloaren baitan. Goizeko saioa ixteko, Ethnopôle occitanentzat zuzendutako Ethno[musiko]logoak eta artistak: bidelaguntasuna eta konplizitateak eremu okzitanoan, aurkeztu zuen Jean-Jacques Casteret-ek.

Arratsaldean, berriz, idazkera alternatiboak gizarte zientzietan landu ziren: Thomas Mouzard-ek Ikerketa nola beste modu batera egin eta konta? azaldu zuen. Ostean, Iruditeria alternatiboak osatzea edo nola etnologiaren inguruan idaztean mugimendu «herrikoiak» dena eraldatzen duen azaldu zuen Aurélie Dumain-ek, «Museo herrikoiak berrasma ditzagun» (Réinventons les musées populaires) Etnopoloarentzat. Bukatzeko, «Musikak, lurraldeak, interkulturalitatea» (Musiques, territoires, interculturalités) Etnopoloan jasota, Musika tresna bidaiariak – mundua gure atean joka hitzaldia entzun ahal izan zen Laura Jouve-Villard-ek aurkeztuta.

Topaketak harreman-trukaketa ugari eta beste proiektuen berri izateko abagunea eskaini zuen bertaratutako partaide guztien artean.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp