Garapen Sozio ekonomikoari buruzko Mintegia Maiatzak 12an

Proiektuak

2016/04/22

Garapen Sozio ekonomikoari buruzko Mintegia Maiatzak 12an

Sozio ekonomia eremuaren baitan, Eusko Ikaskuntzak abian jarri du "Garapen Sozio ekonomikoa: gizartea eta enpresa" Proiektu nagusia. Orain abiatzen den lanak mugarri nagusi bat izango du XVIII Kongresuan.

Proiektuaren helburu nagusia da eredu sozio-ekonomiko eta enpresa arloko paradigma berrien inguruan, hausnarketa, azterketa eta proposamenak egitea, gizartearekin iritziak eta gogoetak partekatuz.Urte honetako lehen hilabetetan, Eusko Ikaskuntzak hainbat aurkezpen antolatu ditu, proiektuaren berri emateko bazkide zein aditu eta agente desberdinei. Atxikimendu nahikoak lortu ondoren, Talde Sustatzaile bat eratu da, zeinak proiektuaren norabidea eta metodologiak diseinatzeaz arduratzen den. 

Garapen Sozio ekonomikoari buruzko Mintegia

Datorren maiatzaren 12an burutuko den Mintegian Garapen Sozio Ekonomikoa kontzeptua landuko da. Zer den garapena eta nola ulertzen diren ondoko kontzeptuak: ongizatea, garapena, aurrerabidea, hazkunde ekonomikoa eta iraunkortasuna. Kontzeptu hauen gaineko ikuskera desberdinak jasoko dira, adituen hitzaldien bidez, eta ondoren talde txikiagotan eztabaida burutuko da.2016an zehar, beste bi gai landuko dira. Batetik, Ekonomia Berriak, hau da, eredu sozio ekonomiko emergenteak: ekonomia urdina, ekonomia ekologikoa, kolaboratiboa, Denon onerako ekonomia, eta abar. Eta bestetik, euskal ekonomia eta enpresen ezaugarri bereizleak eta balore propioetan jarriko dugu arreta.Ondoren, 2017 eta 2018an zehar landuko den azterketa egungo erronka eta problematika globaletan zentratuko da (ekologia, demografia, desberdintasuna, hiperurbanizazioa...). Guzti horiek ze eragin duten maila lokalean aztertuko da, eta gureak propioak diren bestelako erronka eta potentzialitateak ere identifikatuko ditugu.Azterketa guzti hauen helburua proposamenak eta akziora bideratutako ekintzak diseinatzea izango da. Hori dela eta, lan honen ardatz nagusietako bat aldaketarako tresnak identifikatzea (hezkuntza, politika publikoak, autogobernua, etab.) izango da.Proiektuan parte hartzeko interesa duenak proiektuaren barne-arduradunarekin jarri behar du harremanetan, ondoko emailean: arrate.arin@eusko-ikaskuntza.eus.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp