Gazte Agora: bildutako jardunbideak eta hurrengo urratsak

Proiektuak

2021/03/22

Gazte Agora: bildutako jardunbideak eta hurrengo urratsak

“Jardunbide egokiak” aurkezteko epea amaituta, Gazte Agoraren talde eragileak topaketa bat antolatu du dinamika hauen sustatzaileekin apirilaren 17rako.

Gazteek antolatutako eta gidatutako praktikak dira, 16 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduak, eta horien garapen-lekua, gehienbat, Euskadiko, Nafarroako edo Ipar Euskal Herriko lurralde-eremu zehatz batean kokatzen da. Jasotako dinamikak, batez ere, 'Gazte lankidetzarako sareak' proiektuan landu diren 4 arloetako bakoitzean biltzen dira nagusiki: ongizate materiala (enplegua eta etxebizitza), euskara eta hizkuntza-politikak, hezkuntza formala eta informala eta gobernantza (gazteen parte-hartzea eta ahalduntzea).

Hurrengo ekintzetarako, topaketak programatu dira jasotako dinamiken garapenean ardura duten taldeekin, Gazte Agorak lortu nahi dituen helburuak ezagutarazteko eta horien berri emateko. Lehenengo topaketa hau modu birtualean egingo da apirilaren 17an eta 'Praktika Onen Foroa'-ren planteamendua kontrastatzeko ere balioko du.

Jakinarazi dugun bezala, dinamika hauen balioa lurralde guztietako gazteen artean partekatzeko, ‘'Praktika Onen Foroa’ egitea aurreikusita dago. Asmoa aurrez aurreko foro bat egitea da, baina pandemiaren ondorioz indarrean jarraitzen duten murrizketek mugatu egiten dute Euskadiko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko gazteen mugikortasuna eta parte-hartzea, eta, beraz, elkarteratze hori egiteko eguna atzeratu egingo da oraingoz.

Topaketa horiekin, 'Gazte lankidetzarako sareak' proiektuaren fase honetarako ezarritako helburuak landuko dira:

1) Gazteen artean lankidetza-aukera berriak sortzeko aukera emango duen elkargune berria proposatzea.

2) Gazteen mugaz gaindiko sarearen oinarri sendoak ezartzea eta lurralde bakoitzeko gazteen parte-hartzea modu orekatuan indartzea.

3) Mugaz gaindiko agenda komun bat eraikitzea, lurralde desberdinetako gazteek eta gazteentzat egina, mugaz gaindiko garapenerako potentziala duten aurkeztutako proiektuen inguruan.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp