Gipuzkoako eta Bizkaiko hilobi-leizeak aztergai

Berri korporatiboak

2020/09/14

Gipuzkoako eta Bizkaiko hilobi-leizeak aztergai

Oraintsuko Historiaurrea Iparraldeko Euskal Herrian: erabateko kronologia eta kultura-aldaketak (PreKronoa) lanari esleitu zion epaimahaiak 2020ko Barandiaran Ikerketa Beka. Osasun-alertak eragina izan du lanaren garapenean, baina aurrera jarraitzen dute.

Miriam Cubas Morera arkeologoak zuzentzen du  Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak emandako bekaren lantaldea. “Asko gozatzen ari gara proiektuaren garapenaz. Urtearen lehen zatian, aztarnategi interesgarrienak, horiek aztertzeko giza aztarnarik bereizgarrienak, haien fotogrametriak eta Bizkaian zein Gipuzkoan giza arrastoak dituzten aztarnategien koordenatu geografikoei buruzko datu guztiak eta bibliografian eskuragarri dauden karbono-14 datazioak aukeratu ditugu”.

COVID-19ak eragindako egoerak baldintzatu egin du ikerketaren garapena: “Ikerketan ere normaltasuna mantentzen saiatzen gara, ahal den heinean. Bilerak egin ditugu (birtualak), etxetik egin dugu lan gehiena: bibliografia bilketa, mapen eraketa… Baina zalantzarik gabe jendarte guztian bezalaxe, proiektua garatzeko gure hasierako planifikazioan ere eragin nabarmena izan du osasun-alertak, atzerapenak eraginez.”

Elkarrizketa osoa hemen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp