Gizarte Foroak: XVIII. Kongresurantz

XVIII. Kongresua: Geroa Elkar-Ekin

2018/04/09

Gizarte Foroak: XVIII. Kongresurantz

Geroa Elkar-Ekin prozesuaren beste fase bat zabalduko da maiatza eta ekainean izango diren Gizarte Foroekin. Udazkenean ospatuko den Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresua baino lehenagoko azken etapetako bat izango da.

Gizarte Foroen abiapuntua Liburu Berdea da, bertan, bi urte inguruan Geroa Elkar-Ekin prozesuko lan taldeetan gogoeta egin duten profesional, espezialista eta akademikoen diagnosi eta gakoak biltzen dira. Lan horri herritarren mahaietan bildu berri diren hiritarren ikuspegiak gehitu zaizkio.

Prozesuan zehar nabarmendu diren gai, galdera eta lehentasuna nagusiak landuko dituzte lurralde eta alor guztietako gizarte eragileek (aditu, erakundeetako ordezkari, iritzi sortzaile eta abar), maiatza eta ekainean. Metatze eta talde lan hau guztia Liburu Zuria deitutakoan bilduko da eta azaroan aurkeztuko da, Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuaren baitan. Euskal Herriko gizarte eta lurralde kohesiorako bidean eszenatoki eta etorkizuneko proposamenak denon artean eraikitzeko helburuarekin beti ere.

Hau da Gizarte Foroen programa:

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp