GizarteLAB, belaunaldiak elkarlotuz

Foroak eta mintegiak

2024/02/29

GizarteLAB, belaunaldiak elkarlotuz

Mutiloan belaunaldien arteko komunitate bat eratzeko urratsak ematen hasiak dira GizarteLab programari esker eta hilabeteotan saioak dinamizatzen jardun dira.

Gizarteak datozen urteetan izango dituen eraldaketen aurrean gaitasun sozialak garatzeko eta belaunaldi artekotasunaren garrantziaz sentsibilizatzeko asmoz, Gipuzkoako puntu ezberdinetan GizarteLAB programak inplementatu nahi izan dugu.

GizarteLABeko bigarren faseari heldu diogu. Bertan, trantsizio gaitasunetan trebatzen jarraitzeaz gain, esperientzia eraldatzaileak diseinatu, garatu eta inplementatzeko urratsak emango dira. Eta hori guztia, Mutiloarren taldea elkar-zaintzarako Komunitatea bihurtzen den bitartean.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp