GizarteLab, eredu bat esperientziak zabaltzen

Proiektuak

2022/02/16

GizarteLab, eredu bat esperientziak zabaltzen

Udalerri berriek bat egin dute Eusko Ikaskuntzaren programarekin, eta, aldi berean, Innobasquek GizarteLab nabarmendu du berrikuntza sozialaren eredu gisa.

Urte hasieran, esperientzia-lantegietan hasi ziren lanean Deban, parte-hartzaileek elkarri laguntzeko ekosistema indartzeko beharrezko gaitasunak landu zitzaten, eta, aldi berean, belaunaldien arteko laguntza-esperientziak diseinatzen hasi ziren.

Martxoan, Beasain gehituko da GizarteLAB programara. Halabeharrez, proiektua herri bakoitzaren beharretara egokitu da eta tailerrak Udalak proposatutako erronkaren arabera pertsonalizatu dira. Goierriko gune honen kasuan, nahi ez den bakardadea saihesteko edo prebenitzeko gizarte-trebetasunak garatzea da erronka. Era berean, errealitate horri aurrea hartzeko gai diren komunitateak sortzea bultzatzen da udalerrian. Hitzorduak martxoaren 9, 16, 23 eta 30ean izango dira.

Bestalde, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, EAEn gauzatzen ari diren berrikuntza sozialeko kasu praktikoen katalogo digitalean sartu du GizarteLAB. Hala nabarmentzen da bere webgunean argitaratutako programaren deskribapenean.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp