GizarteLAB esperientzia Univercity jardunaldien baitan aurkeztuta

Proiektuak

2021/12/16

GizarteLAB esperientzia Univercity jardunaldien baitan aurkeztuta

Abenduaren 9an eta 10ean Mondragon Unibertsitateak antolatuta, “Univercity: Organize locally to respond globally” nazioarteko jardunaldietan GizarteLAB esperientzia ezagutara eman zen.

Bilbon antolatu zen nazioarteko mintegiaren bigarren edizioa izan da 2021ekoa eta lehen helburua, hain zuzen, gizartearen irakurketa sistemiko eta eraldatzailean diharduten antolakundeen esperientzia partekatzea izan da. Horretarako, Eusko Ikaskuntzaren GizarteLAB esperientziaren ikuspegia partekatzeko gonbitea jaso zen eta bertan Auxkin Galarraga, GizarteLab proiektuaren zuzendari zientifikoa izan zen, gizarte berrikuntzaren ildoan erakundeak egiten duen lana azaltzeko GizarteLab esperientziaren bitartez.

Askotariko ikuspegi eta adituen ekarpenak jaso ziren mintegian baina mintegira gonbidatutako erakunde guztiek komunean zutena irakurketa sistemiko globala egiteaz gain, tokian tokiko erantzun lokalak ere sustatzea zen. Hori izan da, izan ere, mintegiaren bigarren helburua: globalki pentsatuz lokalki jarduteko moduez gogoeta egitea.
 


Lehenengo egunean, bere esperientziak partekatu eta gogoeta sustatzeko, Igor Calzada (Wiserd), Mille Bojer (Reos Partners), Auxkin Galarraga (Eusko Ikaskuntza), Sharam Yalda (Human Nation), Gorka Espiau (Agirre Lehendakari Center), Luis Berasategi (Mondragon University – HiriLab), Naiara Goia (Arantzazulab) eta Lorea Agirre (Jakin) bezalako partaideak izan ziren.

Bigarren egunean, aldiz, Otto Scharmer (Presencing Institute)hitzaldia eman bazuen ere, lanketa saioaz josita egon zen programa.

Informazio gehiago hemen

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp