GizarteLAB: online tailerretan izen emateko epea zabalik

Proiektuak

2021/02/03

GizarteLAB: online tailerretan izen emateko epea zabalik

Eusko Ikaskuntza eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak lau tailer antolatu dituzte online, etorkizun iraunkor bati begira gaitasun berriak eskuratzeko.

Etorkizunaren protagonista izango diren gazteak bere esku dute erabakitzea nolako izatea nahi duten: Indibidualista ala sozialki solidarioa? Kontsumista ala iraunkorra? Baliabide naturalen xahutzailea ala ingurumena errespetatuko duena?

Etorkizun hori diseinatzeko eta gaurtik bertatik eraikitzeko, Eusko Ikaskuntzak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak online tailerren ziklo bat abiatuko dute, erronka horretan sentsibilizatuta dauden pertsona guztiek parte har dezaten, eta, ahal dela – baina ez bakarrik-, gazteek izena eman dezaten.

Doan eta edukiera mugatuarekin, "Zu aldatuz, zure ingurua ere aldatuko duzu" tailerrak Eusko Ikaskuntzak duela bi urte abian jarritako GizarteLab. Trantsizioaren inpaktua exploratzen programaren baitan jasotzen dira. Programa horretan, pertsonak trebatzen dira bere bizimodua egokitu dezaten eta erantzun aktiboak eskatzen dituzten alderdietan erabaki egokiak har ditzaten. Orain arte, funtsean, bi alderdi landu dira: ekologia eta biztanleriaren zahartzea.

Proposatutako tailerrak ekologiaren arloan oinarritu dira eta lau saiotan banatuko dira, martxoaren 4tik 25era, ostegunero, 17:00etatik 19:30era.  Egungo egoeraren diagnostikotik abiatuta, partaideek etorkizun kolektiboa nolakoa izan daitekeen eta izatea nahi duten aztertuko dute, bizimodu hobe baterantz egiteko trantsizio-gaitasunak lortu ahala.

Egitaraua:

Martxoak 4. Aurkezpena eta Ikaskuntza-bitakora. Antropozenoa eta etorkizunen demokratizazioa.

Martxoak 11. Oraina diseinatu: pertzepzioak, agertokiak eta narratibak. 

Martxoak 18. Litezkeen etorkizunak diseinatu: ezer ez egitearen eragina.

Martxoak 25. Etorkizun hobetsiak diseinatu: Eta gure bizimodua aldatzen badugu? Trantsizioaren inpaktua.

Informazio gehiago eta izen emateak hemen.


Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp