GizarteLAB programa: 'Legazpi loratzen', 'Mutiloarrak elkar-zaintzen'

Proiektuak

2023/11/27

GizarteLAB programa: 'Legazpi loratzen', 'Mutiloarrak elkar-zaintzen'

Hil honetan, trantsizioko gizarte-gaitasunen eta belaunaldien arteko harremanen inguruan lan egin dute Legazpin eta Mutiloan.

Legazpin sortutako trantsizio-komunitateak belaunalien arteko jarduera irekia antolatu zuen. Birziklatzea, eskulanak, dibertsioa eta, batez ere, partekatzeko gogoa izan ziren ‘Legazpi loratzen’ ekimenaren osagai nagusiak. Urriaren 23tik azaroaren 3ra, loreak plastikozko botilekin eta koloretako tapoiekin egiteko lantegi bihurtu zen Gizarte Etxea. Azaroaren 11n lore berezi horiek herriko toki hautatuetan landatu ziren festa eta partaidetza giroan. Adin guztietako berrehun legazpiar baino gehiagok hartu zuten parte ekimen horretan, eta horri esker, udazkenean bertan “loratu” zen herria.

“Mutiloarrak elkar-zaintzen” programaren balantzea ere positiboa izan da. Hain zuzen ere, urrian eta azaroan sustatu da GizarteLAB programa, trantsizioko gaitasun sozialak eta belaunaldien arteko harremana ardatz hartuta.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp