Harrera ona Folkloremix jardunaldian

Berri korporatiboak

2023/04/18

Harrera ona Folkloremix jardunaldian

Martxoaren 15ean Donostiako Aieteko Kultur Etxean egin zen Folkloremix jardunaldiak harrena ona zuen.

Jardunaldia aurrera eraman ahal izateko, Andoni Ezeiza musikariaren laguntza izateaz gain, Dantz Musik Academy-ko irakasleak ere izan ziren bertan.

Hainbat musika tresna ezberdin erakutsi eta jo zituzten, euren soinua nolakoa zen entzun zezaten bertara gerturatu zirenek. Jardunaldira eraman zituzten instrumentuak alboka, ttun-ttuna, txirula, txistua eta zarrabetea izan ziren.

Ezagutzen al dituzu instrumentu guztiak? Ikusi nahi badituzu, hemen duzu informazio guztia.

Bestalde, aipatu, beste hainbat proiektu ere esku artean ditugula, eta aurreko urte amaieran bezala, Ikanos ekimeneko diru laguntzak ere bertan dira.

Ikanos Eusko Jaurlaritzak antolatutako proiektu bat da; lankidetza sustatzea eta lan-taldearen gaitasun digitalen maila jakitea helburu duen ekimena. Autodiagnostiko bat egin ondoren, formakuntza plan bat eskaintzeko asmoz, maila hobetze aldera. Horretarako DigComp esparrua erabiliz, Europako herritarren gaitasun digitala garatzeko esparru zehatza dena.

Diru laguntza honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, gurekin harremanetan jartzea besterik ez duzu, gustu handiz erantzungo dizugu.

Harremanetarako: asmoz@asmoz.org / 943 21 23 69

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp